XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

3. Abereen sailkapena
Igazkoa gogoratuz.

Igaz hainbat abere ezagutu zenduezan.

Gaia oso atsegina izan zan.

Abereen bizimodua, ohiturak eta bitxikeriak ikasi eta gero ezaugarriak aztertzen genduzan eta honantxe, taldeka batu.

(Gogoratu Kuxkux 3ko 4. gaia).

Aurten ere igazko bideari jarraituko deutsagu.

Beste abere sorta bat aztertuko dogu.

Euren ezaugarriak aztertuko doguz: zelangoak diran, zelan ugaltzen diran, zelan baliatzen diran elikatzeko, zelango ohiturak dabezan, etab....

- Igaz zortzi abere talde aztertzen genduzan.

Gogoratuko zeunkiez talde horreen izenak?.

- Talde bakoitzaren berezitasunak ikusteko eredu bezela talde horretako abere bat aukeratzen genduan.

Ze abere aukeratu genduzan gogoratzen dozu?.

- Talde horreetatik aparte, zuen ikerketak egin ondoren beste talderen bat aurkitu zenduen?.

Zortzi taldeen zerrendea egin dozue? Danak gogoratu dozuez? Badaezpada ere hemen behean jarri doguz taldeen izenak, gero izango dozuezan ariketak egiteko behar-beharrezkoak izango jatzuezalako.

Hurrengokoak dira:
Ugaztunak
Hegaztiak
Narrastiak
Anfibio edo urlehortarrak Arrainak
Molusku edo soinberak
Intsektuak
Oskoldunak edo krustazeoak
.

85. orrialdeko marrazki horretan agertzen diran abereak igaztik nahiko ezagunak izango dozuez.

Idatzi zuen koadernoetan abereen izenak eta bakoitzaren alboan abere taldearen izena.

Esate baterako:
1- Dortokea (Narrastiak).